ESZENA

“Potologuak” euskarazko umore ikuskizuna, Galdakaon

Txintxeta hirukoteak Potologuak euskarazko umore ikuskizuna egingo du bariku honetan Galdakaoko Torrezabal kultur etxean. Antzezkizuna 21:00etan hasiko da.

Txintxeta hirukotea Mikel Pagadi, Nagore Aranburu eta Egoitz Lasak osatzen dute, eta antzezlan honetan bakarrizketak, elkarrizketak eta bestelako ezusteak proposatzen dituzte.

Hala, obra zehar opariak eta tabernak izango dituzte berbagai; edota anai txikia izatea zer den;  edota guraso izateari eta medikuei buruz ere egin dezakete berba.
Aurreko saioetan halako galderak aurkeztu zituzten: zergatik joan behar da odola ateratzera gosaldu barik? edo zergatik estaltzen dugu pixa daraman ontzia aluminiozko papelarekin analisiak egiten ditugunean?

Hortaz, euskaraz hain ondo funtzionatzen duen bakarrizketa formatuan dago egina ikuskizuna, umorea ardatz hartuta, eta beti ere gure gizarte eta gure harremanen gaineko analisi bat eginez.

Ostiral honetan, barrerarekin hitzordua, Galdakaon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button