ESZENA

“Dantza Hirian” abian da

Donostia, Irun, Hondarribia, Pasaia, Errenteria, Hendaia, Azkaine, Biarritz, Donibane Lohitzune, Bidart eta Baionan egingo da Dantza Hirian ekimena, irailaren 20ra arte. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izango da.

Ekimenaren xedea da herri eta hiri horietako kale, plaza eta parkeak dantza garaikidez betetzea. Ikuskizun horiez gainera, bestelako jarduerak ere izango dira, masterclass-ak, breakdance erakusketa, argazki lehiaketa eta herritarren partaidetza, besteak beste.

Ikuskizunei dagokienez, bi estreinaldi izango dira: Jordi Vilasecaren Azala eta Lasalaren Lauesku. Bi lan horiek Dantza Hiriak duela zortzi urte sortutako artistentzako egoitza-programaren baitan garatu dira.

Jaialdiaren baitan parte hartuko duten beste ikuskizun batzuk hauexek dira: Carnaval (Cielo Raso), 4×4 (Ertza), Chamaleon (Dantzaz), Hooked (Lasala)…

Informazio gehiago: dantzahirian.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button