ESZENA

Federica Porello dantza garaikidea Artiumen

DanZálava dantza garaikidearen programazioaren barruan, Federica Porello artistarekin izango dugu zita larunbata eta igandean.

Dantzari , koreografo eta inprobisatzaileak , dantza eta musikaren arteko harremana izango du xede bere aurkezpenean. Hau larunbatean izango da iluntzeko 20:00etan eta doako sarrerarekin.

Gainera, Musicalidad del gesto workshop tailerra emango du, larunbatean goizeko 10:00etatik 17:00etara, eta igandean, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan, mugimendua ulertzeko dantza eta musikaren arteko analogiak ematen dituen bitarteko eta aukeren inguruan sakonduko du, inprobisazio ariketekin gai ezberdinak sakonduz: keinuaren artikulazioa, gorputz-jarrera aldaketak, dinamika, kontrola, deskontrola, oreka,… arreta mugimenduan ezarriz.  “Sormena, zehaztasuna, ahotsa entzutea eta keinua elikatzen dituen tresna agorrezinak dira”, Porelloren esanetan.

Workshop tailerrean parte hartzeko,  aurrez izena eman beharko da.

Informazio gehiago: http://altrastedanza.com/federicaporello/

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button