ESZENA

“Antzerki Arin Soziala” jardunaldien deialdia zabalik

Antzerkide proiektuak, Deustuko Unibertsitaterekin lankidetzan, Antzerki Arin Sozialaren bigarren jardunaldien deialdia egin du, abenduaren 14an Bilbon garatuko dena.

Ekimenak injustizia eta bazterketa soziala ditu ardatz, eta isolamenduan dauden gizabanakoen egoerak ikustarazteko eta salatzeko bitarteko izan nahi du. Deialdian antzezlanak aurkeztu nahi dituenak azaroaren 1a baino lehen egin beharko du eta lanak euskaraz zein gaztelaniaz izan daitezke, gehienez 30 minutukoak.

Epaimahaiak, hiru sari banatuko ditu: lehen lan saituak 500€ eskuratu ahalko ditu, bigarrenak 300€ eta  hirugarrenak, aldiz, 150€ poltsikoratuko ditu. Gainera, aipamen berezirik ere emango du. Hala, emakume eta gizonezko antzezle onenek aipamen berezia jasoko dute, eta antzezlanaren ekintzarik onenak ere izango du aipamen berezirik jasotzeko aukera.

Saritutako lanen artean aukeraketa bat egin ondoren, abenduaren 14an, bost antzerki pieza oholtzaratuko dira Deustuko Unibertsitateko campusean atonduko diren zenbait espaziotan, arratsaldeko 17.00etatik 22:00etara bitartean. Arratsalde pasako hitzordu polita, hortaz.

Antzerki Arin Soziala jardunaldietan parte hartzeko oinarriak argitaratu dituzte eta parte hartzeko interesa duenak informazio guztia aurkituko du Artez Blai, Arte Eszenikoen argitalpen digitalean (gaztelaniaz dago informazioa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button