ARTEA

Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa programa askotarikoa egingo du aurten

Bilboko Udalaren diru-laguntzari esker Arte Ederren Museoak erakusketa programa askotarikoa egingo du aurten. Bilboko Udalak, hala, Arte Ederren Museo Fundazioarekin elkarlanean jarduteko konpromisoa berritu egin du.

Ia bi milioi euroko diru-laguntza jaso du Bilboko Arte Ederren Museoak urte honetako jardueren programazioa garatzeko eta bi entitateek kulturaren arloan izango duten elkarlana indartzeko eta bermatzeko. Izan ere, “Kultura funtsezko tresna da uriaren garapen ekonomikorako eta hura nazioarteko mailan kokatzeko, eta, gainera, funtsezko osagaia da Bilboko balioak eta gizartea garatzeko”, adierazi dute.
Hala, aurten erakusketa programa askotariko bat, uda amaiera artekoa, bideratuko da, eta gero Museoa handitzeko obrak hasiko dira.

Egungo erakusketen jarraipenaz gain, Museoak Remigio Mendiburu. Materia eta oroitzapena izeneko atzera begirako bataurkeztuko du, “XX. mendeko bigarren zatiko euskal artisten artean eskultorerik originaletako bat izan zenaren ibilbideari buruzkoa”.
Baina hori baino lehenago Museoak agindutako ikus-entzunezko bat La ciudad vacía (Uria hutsik) estreinatuko da, Antoni Muntadasena. Beste aldetik, antzinako artea maite dutenek El Grecoren, Velazquezen eta Goyaren lanez gozatzeko aukera izango dute. Azkenik, udan, Jose Ramon Prieto bilbotarraren bilduma ezagutzera emango da,  eta Ramiro Arrue margolariri omenaldi txiki bat ere egingo zaio hil zeneko 50. urteurrenean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button