ARTEA

Priscila Arandiga gaztearen erakusketa, Mikelazulon

Priscila Arandiga Gil valentziarrak 25 urte ditu eta Donostian bizi da duela bost hilabete. Dagoeneko hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, eta banakakoak ere egin ditu Valentzian eta inguruetan.

Hala, eta bere lana gurean ezagutarazteko asmoz, Errenteriako Mikelazulo elkartean erakusketa paratu du apirilean. Inpresioak eta sentsazioak izenburuarekin aurkeztu du erakusketa.

Izan ere, sentimendu, emozio, pentsamendu eta bestelakoen inguruan ardazten da erakusketa. Finean, artistaren barrutik sortzen diren zirrarak eta sentipenak.

Horretarako, ilustrazioa eta pintura akrilikoa erabili ditu birziklaturiko egurren gainean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button