ESZENA

"Antzerki Igandeak" Donostiako Doka Kafe Antzokian

Ogiyik karri etzun semia lanarekin hasi da Donostiako Doka Kafe Antzokiko ekimena. Hurrengo hitzordua 24an izango da. Egun horretean Extintore lana ekarriko du Piribuelta taldeak, 17:00etan.
Galtzagorriak Arabiara doaz gizakiei laguntzera eta halako batean, extintore (su-itzalgailu) alboko lanparatik jeinu bat agertuko zaie. Jeinuak frogak jarriko dizkie eta frogen aitzakian haurrekin jolastuko dute galtzagorriek. Jolasez jositako antzezlana eta ordubetetxo batetan haurrak dibertitzeko primerakoa.

Urtarrilak 31n Eta Karmele? Lana egingo dute Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias antzezleek. Eta Karmele? bi emakumeren arteko elkarrizketa da, umoretsua, eroa eta gazi-gozoa, pentsamendu zentzudunenetik egoerarik absurduenera pausu ttiki bat besterik ez dagoela erakusten diguna. Guztiaren erdigune, Karmele dugu. Nor ote da Karmele? Topatuko al dugu? Nolakoa izango ote da? Zentzurik ba al du Karmeleren bila ibiltzeak? Baina batez ere… non dago Karmele?
Lana 19:30ean izango da eta sartzeko 3€ ordaindu beharko da.

Doka Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button