ESZENA

Antzerkiaz gozatzeko asteburuan

Egun hauetan Morritson eta Gartzia: Kultoko Antzezlana ikusteko parada dago. Bilbotik ibili ostean, igandean, Azpeitiko San Agustin Kulturgunean izango da, 18:00etan. Lan eszeniko honek, VI. Cafe Bilbao Antzerki Gidoien Sarietan, 2008ko edizioko euskarazko antzerki testu onenaren saria eskuratu zuen. Jon Urraza eta Jon Zubiaga dira helduentzako umorezko antzerki lan honen egileak, zuzendariak eta aktoreak.

Jon Urraza aktoreak honela definitzen du: “umorezko antzerki argumentuduna. Zuzenean jotako musikarekin eta erritmo biziarekin. Pertsonaia berezi, original eta barregarri bi hauen bidez, eta umore eta ironia bereziarekin; elkarbizitza, elkarlana, erlazioak, adiskidetasuna, iraganeko gertaerak eta maitasuna; etxebizitzaren arazoaren koktelontzian nahastu egiten dira, komedia basati honetan”.

Beste aldetik, martxoaren 17an, 20:00etan eta martxoaren 18an, 19:00etan, La Fundicion aretoan, pieza oso berezi bat ikusteko aukera egongo da.
Olatz de Andrés-ek sorturiko Privolva ukitu retro futuristadun pieza bat da, homogeneizatzen diren gorputzekin jolasten du eta alde askoko gune zehatz gabe eta poetikoan kokatzen da. Piezaren abiapuntua, gune paralelo bat sortzen laguntzen duten film-baliabideekin lan egiteko interesean dago. Gune bat, zeinetan hiru gorputz ordezkatzen, mugatzen eta osatzen diren eta funtzionatzeko era partikular bat sortzen duten… Privolvak ilargiaren beste aldea esan nahi du, lurretik sekula ere ikusi ezin duguna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button