ESZENA

“DNA Sorkuntza 2021” programako egoitzak bidean dira

Dantza-sorkuntzak burutzeko programa da DNA Sorkuntza 2021, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak luzatu duena. Dantzaren profesionalek otsailaren 11ra arte dute aukera proposamenak aurkezteko. 6.000 eta 8.000 euro arteko laguntzak bideratuko dira.

DNA 2021 Nafarroako Dantza Garaikidea programaren barruan lau egoitza artistikoen deialdia egin da, sorkuntza eta ikerketa bultzatzeko. Egoitzen helburu nagusiak dira, batetik, “dantza garaikideko proiektuak sortzea”, eta bestetik, “mugimenduaren arteak eta dantza lurraldean sustatzea.” Programak, halaber, “sormenezko komunitatearen espiritua sustatzea du xede artista parte-hartzaileen artean, eta sektorean enplegua sortzea”.

“Programa dantzaren profesionalentzat da, pertsona fisikoentzat nahiz juridikoentzat, Nafarroakoak izan edo Foru Komunitatearekin lotura dutenak izan. Ez dute edizio honetan aurkezterik izanen iazko egoitzen onuradunek. Egoitzak 6.000 edo 8.000 euroz daude horniturik, eginen diren kultur ekipamenduen kokalekuaren arabera. Guztiak ere Nafarroako Antzoki Sareak aukeraturiko espazioetan garatuko dira eta bitartekaritza-jarduerak barnebiltzen dituzte proiektua eginen den espaziorako lehentasunezkoak diren entitate edo taldeekin.”

Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak programasydifusion@navarra.es posta elektronikora bidaliko dira.

Informazio osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button