MUSIKA

Arriaga Antzokiak Ludwig van Beethoven omenduko du gaur

Gaur, hilak 16, Arriaga Antzokiak Zorionak Ludwig kontzertu berezia antolatu du Beethovenen omenez, bera jaio zeneko 250. urteurrenarekin bat etorriz.

Duela urte dezente, 1770eko abenduaren 16an, Alemaniako Bonn hirian musikaren historiako jenio handienetako bat jaio zen, eta gaur, 250 urte pasatu dira zorioneko egun horretatik. Bada hori ospatzeko, bederatzi ahots handik (Marta Ubieta, Itziar de Unda, Olatz Saitua, Ana Otxoa, Maite Maruri, José Manuel Diaz, Fernando Latorre, Josu Cabrero eta Mikeldi Atxalandabaso) eskainiko dute emanaldi berezi bat Bilboko Arriaga Antzokian, Ruben Fernandez Aguirre pianistarekin batera.

Arriaga Antzokiak Beethoven jaio zeneko 250. urteurrena ospatzeko ikuskizun desberdinak antolatu ditu urtean zehar, baian pandemiak zenbait kasutan bertan behera utzi zuen programazioa.

Gaurkoa da azkena eta bereziena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button