ARTEA

European Eyes on Japan

Aurtengo Getxophoto jaialdiaren ardatza denbora izango da. Iraila osoan garatuko da azken argazkigintzari dedikaturiko ikusizko festibala, baina dagoeneko, nolazpait, bere ateak zabaldu dira. Izan ere, herri horretako Begoñako Galerietan, European Eyes on Japan lemapean, Jon Cazenave donostiarraren eta Lukasz Rusznica poloniarraren lanak ikusgai jarri dituzte uztailaren 1etik 31ra bitartean.

Bertan irakurri ahal izan dugunez, “European Eyes on Japan / Japan Today proiektuak Europako kultur hiriburuetako argazkilariak gonbidatzen ditu, 1999. urteaz geroztik, Japonia garaikidearen argazkiak egitera; guztia ere, bestelako begirada berri eta ezohiko bat eskuratzeko, estereotipoetatik aldendua, eta japoniarrek beren burua beste era batera ikusteko aukera izan dezaten. Aurten, 2016an, Mikiko Kikuta komisarioaren arte-zuzendaritzarekin, Donostiako Jon Cazenave eta Wroclawko (Polonia) Lukasz Rusznica gonbidatu zituzten Kagawako prefeturaren argazkiak egitera”.

Emaitza ikusgarria, hortxe duzue erakusgai. Getxophoton duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button