ARTEA

Gasteiztarrek proiektu artistikoak garatzeko diru-laguntzak

Gasteizko Udalak 10.000 euroko diru-laguntzak emango ditu Arabako hiriburuan bizi diren artistek arte-egitasmoak gara ditzaten. Horretaz gainera, Montehermoso zentroko instalazio eta baliabideak ere eskura izango dituzte artista aukeratuek, bertan emango baitira ezagutzera proiektu onuradunak. 

Aurkeztuko diren proiektuak banakakoak edo taldekoak izan daitezke. Sortu berriak izan beharko dute, eta 2013 urtearen barruan amaituak.

Iragan martxoaren 22ko Tokiko Gobernu Batzordeak arautu zituen laguntzak, eta laster Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: montehermoso.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button