ARTEA

Carlos Irijalba artistaren “The Third Place” erakusketa, Iruñean

Nafarroako Universidad Museoan hainbat hilabeteez ikusgai egon ostean, Carlos Irijalba artistaren The Third Place erakusketa ikusteko azken egunak dira honakoak.  Erakusketa honetan, artista nafarrak bi proiektu batera jarri ditu lehen aldiz: Twilight (2009) eta Inertia (2012).

Lehenengoan  futbol zelai bateko argiztapena Iratiko oihanera eraman du, eta ezagutzarako teknologien mekanismoarekin hausnartu egin nahi izan du. Kasu honetan, argi artifizialak eremu abstraktu bat sortzeko gaitasuna du.

Inertia ere toki beretik abiatzen da: argi artifiziala baso ilun batean sartzen da. Argizko dispositiboak ikuslearengan jartzen du atentzioa, azken honen ezagutza teknologia honi esker bermatuko baita.

Bi proiektuok argia hartzen dute oinarritzat eta ezagutza sorburutzat. Ikus-entzunezko eta argazkigintzako teknologia garaikidean oinarriturik dagoen errealitatearen kontenplazioa eta erregistrorako baldintza artifizialak planteatzen ditu.

Carlos Irijalba (Iruñea, 1979)  gaur egungo artista gazte interesgarrienetako bat da. 2003an Marcelino Botín eta Guggenheim bekak jaso zituen, eta 2009an Purificación García saria. Duela gutxi Israelgo Herzliya Museum edo Nueva Yorkeko LMCC-n erakutsi ditu bere lanak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button