ARTEA

“Mazoka” asteburu honetan, Gasteizen

Asteburu honetan, abenduaren 16, 17 eta 18an, Mazoka marrazki eta ilustrazioaren azokaren bigarren edizioa egingo da Montehermoso kulturunean. Bertan 40 artista ingururen lanak ikusi ahalko dira.

IlustrApados en Araba elkarteak ondu du azoka, eta 40 artista ingururen lanak jasoko ditu. Artisten artean, profesionalak eta hasiberriak izango dira. Horren harira, aste honetan bertan, halaber, bi ilustrazio erakusketa zabaldu dira, Geruzak, orbanak,antzokitxoak, mugimenduak, siluetak, tirak eta gainerako tramankuluak Elena Odriozolaren eskutik, eta Igoera/jaitsiera Arte eta Diseinuko goi mailako Eskolako ikasleen erakusketa. Biak urtarrilaren 8ra bitartean izango dira ikusgai.

Mazokak iraun bitartean, marrazketa eta ilustrazioaren munduari buruzko lotutako jarduera paraleloak egingo dira, hala nola lantegiak, zuzeneko erretratuak, esku-hartzeak eta hainbat musika ekitaldi. Horretaz gain, haurrentzako gunea egokituko da, bertan haurrek (eta nagusiek) marraztu dezaten. Horretaz gainera, Ilustrazioaren lehen Jardunaldi Profesionalak egingo dira, bertan Ilustrazioaren Sari Nazional baten irabazlea arituko da.  Oro har, profesionalentzako lantegi bat izango da. Adituen hitzaldiak eta master-class-ak ere izango dira.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button