ESZENA

BilbaoEszenak 4 egitasmo bultzatuko ditu

Bilbaoeszenak, Euskal Herriko sortzaileen lau eszena ikerketa eta sorkuntza egitasmo aukeratu ditu, Artistak egoitzan programaren V. deialdira aurkeztu diren 56 egitasmoen artetik. Aukeratutako 4 egitasmoetako bakoitzak 3.000 euroko laguntza izango du, eta BilbaoEszenako instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa izango ditu bere esku, bere sorkuntza proiektua edo ikerketa eszenikoa prestatzeko.

Proposamenak aukeratzeko ardura duen batzordeak, honako proiektuak  onartu ditu: Macarena Recuerda Shepherdek Norenak dira begi horiek?; Jon Koldo Vázquez artistaren Elkarrekin bakarrik egitasmoa; Alex Gerediagaren Not (never on time) lana eta Sleepwalk Collective talde gasteiztarraren Doméstica.

Lanak ikus-entzuleen edo beste artista batzuen aurrean aurkeztu ahal izango dituzte, urriaren 23tik azaroaren 3ra ospatuko den BAD, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdian.

Aukeratutako lau proiektu horiek BAD-en webgunean kontsulta daitezke. Leku berean jaialdiaren 15. edizioa iragartzen duen kartela ere ikusi ahal da dagoeneko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button