ARTEA

Egungo argazkigintzaren alderdi dokumentala

Egungo argazkigintzan alderdi dokumentalaren lekua mintzagai izaten ari da egun hauetan Tabakaleran.
Hitzaldiak astelehenetik asteazkenera izan dira. Rosa Olivares kazetari, arte kritikari eta EXIT aldizkariko zuzendariak koordinatutako mintegian dokumentalismoaren eta honek museo eta arte zentroetan duen presentzia geroz eta ohikoagoaren arteko harremana aztertu dute eta, era berean, artisten artean kontzeptu dokumentalak arte obraren ikuspegitik jorratzeko dagoen joera geroz eta zabalduagoa.

Lehenengo egunean, astelehenean, Carles Guerrak eskaini du mintegiko ekarpen teorikoa. Kazetaritza argazkigintzari eta orain arte izan duen bilakaerari gainbegiratua bota dio.
Bigarren egunean, atzo, argazkilarien txanda izan da. Cristina Garcia Rodero eta Jose Manuel Navia eraldaketa garaiotan dokumentalismoaren eta artearen arteko harremana bistaratzen duten bi adibide paregabe dira.

Gaur, Begoña Zubero artista bilbotarrak, arte mundutik abiatuta sortzen den dokumentalismo sinbolikoago eta errepresentazioari hain lotua ez dagoen horretaz hitz egingo du. Memoriaren sendotzea hartzen dute lan ildo nagusi gisa artelana eta funtzio dokumentala aldi berean lantzen dituzte artista garrantzitsuenetako askok.
Saioa ixteko, mintegiaren koordinatzaileak arte munduko beste dokumentalismo mota batzuk aurkeztuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button