ESZENA

Eraldaketa sozialerako artea

Gaur eta bihar, ekainaren 25 eta 26ean, Etiopia eta Kenyako 15 artistek osatzen duten Fekat Circus & Slum Drummers taldeak eraldaketa sozialerako artea eramango du Errenteriako kaleetara. Euren Fusion 2015 bira berria da Europan, baina bi konpainiek Europako hainbat jaialditan parte hartu dute

Zirkua, malabareak, dantza, akrobazia eta musikarekin batera, artea erabiltzen dute asmo sendo batez: eraldakuntza soziala.

Fekat Circuseko kideen trebetasun, gaitasun, indar eta teknika landuak ikuskizun txundigarria eskaintzen dute. Slum Dummerseko musikarien konpasak, erritmoak eta energiak ikuslea hunkitzen dute.

Gaur berton, ekainaren 25ean, 18:00etan, Etiopia Utopia Fundazioarekin batera hitzaldi bat egingo dute Xenpelar Etxean, eta 20:00etan, Gamon Zumardian perkusio-kontzertu bat eskainiko dute.

Bihar, 18:00etan, Koldo Mitxelena Plazan ikuskizuna egingo dute, eta ondoren, haurrentzako tailer bat eskainiko dute.

“Artista gazte hauek borondatearen eta irmotasunaren eredu dira, eta erakusten digute benetan ahaleginduz gero ametsak egi bihur daitezkeela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button