ARTEA

Ainhoa Akutainen “Deseret haretatik” proiektua, Basteron

Ainhoa Akutainek Deseret haretatik arte-egitasmoa paratu du Andoaingo Bastero gunean. Proiektuak argazkigintza eta eskultura fusionatzen ditu. Erakusketa zabalik egongo da abenduaren 20ra arte.

Egitasmoak Otto Stelzer-en baieztapenetik abiatu da: “Argazkiaren hedapen handiak  pertzepzioaren erabateko garaipena ekarriko luke, pertzepzio zentralaren legeen arabera”.

Baieztapen hori abiapuntutzat hartuta, Akutainek zenbait esku-hartzeri buruzko pieza fotografikoak paratu ditu Basteron. Bertan, lur zati  fisiko batean burututako ariketa eskultoriko bat jasotzen da.

Irudietan zentral nuklear bat ikusten da, eta lehen planoan lurrean egindako zulo bat, errektangeluarra. “Mendebaldeko ikusmen-kode nagusia: errektangelua”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button