ESZENA

“Madifathinka”, gaztetxoentzako diziplina anitzeko ikuskizuna

Irailaren 21ean, arratsaldeko 18:30ean eta Donostiako Gazteszena aretoan, Madifathinka (Ekaitz Magikoa) izeneko ikuskizuna eszenaratuko da, Ertza taldearen bultzadarekin.

Madifathinka haur eta gaztetxoentzako diziplina anitzeko ikuskizun bat da. Antzerkia, dantza, bideoa eta musikaren bidez, fantasiazko mundu batetan bost pertsonaien bidaia zirraragarri bat kontatzen duena.

Bost gazte dira, eta inork ez daki nola iritsi diren honaino. Badirudi ekaitzak ekarri dituela. Ez dute leku hau ezagutzen, eta ez dira elkarren artean ere ezagutzen. Herrialde ezberdinetatik datoz eta hizkuntza ezberdinak hitz egiten dituzte. Abentura berri honetan aurrera egingo badute elkarrekin egin beharko dute, baina nola elkar ulertu gabe? Pixkanaka eta ekaitz misteriotsu honek astinduta, mundu liluragarrietan barrena bidaia txundigarri bati ekingo diote.

Parte hartuko dutenek Arantza Iglesias, Chimid Badmaev, Mirjam Dorthea Berg, Sergio Nguema, Thiago Luiz Almeida izango dira, eta horiek Asier Zabaletaren zuzendaritzapean arituko dira. Asier Zabaleta dantzarien laguntzarekin ere koreografia bezeriak burutuko dituzte. Eta horren guztiaren soinuaz Xabier Erkizia arduratuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button