ARTEA

“Artea oinez” erakusketa

Artea Oinez erakusketa ibiltaria Zizur Txikiko San Fermin ikastolak antolatu du Nafarroa Oinez festarekin bat egiteko, 2012an.

Kalitate handiko artisten lanak ikusi ahalko dira bertan: Martin Caro, Jose Luis Zumeta, Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Morras, Del Valle, Gorriti eta Oteiza.
“Helburua da artea eskuragarriago bilakatzea produktu esklusiboa eskainiz baina garestiegia izan gabe, eta horrela arte puska bat gure etxeetara eramateko aukera daukagu”.

Hala, martxoaren 19ra arte Iruñeko Gotorlekuko Armen aretoan izango da ikusgai, eta ondoren, ekainaren 7tik uztailaren 8ra bitartean, Donostiako Kutxa-Boulevard aretoan.

Era berean, omenaldi xumea eskainiko zaio Julio Martin Caroren lan artistikoari. Orotara 60 artista ingururen eskultura, margolan eta argazkiak jaso dira erakusketan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button