ARTEA

“BAFFEST”, emakume argazkilarien lehiaketa abian

BAFFEST, emakume argazkilarien Barakaldoko jaialdiak bere 6. edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu du. Lehiaketaren helburu nagusia emakume argazkilarien sorkuntza sustatzea eta ikusaraztea da.

Euskal Herrian eta Espainian bizi diren emakume argazkilariek parte hartu ahal izango dute ekimenean, eta aurkeztuko diren lanak abian dauden edo amaituta dauden proiektuak izan daitezke, betiere beste lehiaketa batzuetan saririk jaso ez dutenak.

Carmen Dalmau, Itziar Bastarrika, Eneka Fernández eta Ros Boisier adituek osatuko dute epaimahaia, eta Nagore Legarretak koordinatuko du. Epaimahaiak sei finalista aukeratuko ditu, eta argazkilariek epaimahaiaren aurrean aurkeztuko dituzte hautatutako lanak urrian, Barakaldoko Clara Campoamor gizarte-etxean egingo den ikustaldian.
Epaimahaiak bi lan aukeratuko ditu eta horiek BAFFEST 2021 saria jasoko dute. Lehiaketaren irabazleek 2022ko edizioan parte hartuko dute, helburu horretarako antolatuko den erakusketa batean. Saridunek 500 euro jasoko dituzte ordainsari gisa.

Lehiaketan bidean da, eta ekainaren 13an amaituko da lanak entregatzeko epea.

Baffest 2021 lehiaketan parte hartzeko jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button