LITERATURA

Etxepare Saria haurrentzako album ilustratuak sortzeko lehiaketa abian da

Etxepare Sariaren edizio berri bat abian da. Lehiaketa hari narratiboa duten istorioak kontatzeko egin da. Aurekztuko diren lanak originalak beharko dute izan, eta aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 20an amaituko da. Sari bakarra emango da, 5.000 eurokoa, eta lan hori Pamiela argitaletxeak rgitaratuko du euskaraz. Epaimahaiak 2016ko ekainaren 30ean hartuko du bere erabakia.

Bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean parte har daiteke. Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izango, eta gutxienez, 15 orrialde bikoitz izango dituzte. Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko (zuriuneak barne).

Lehiaketan parte hartzen duten egileek obra osoaren 2 ale maketatuta aurkeztu beharko dira: bata originala izango da (paperean edo bestelako euskarrian) eta bestea, berriz, horren kopia izango da (pdf formatuan, lan osoa fitxategi bakarrean). Kopia CD Rom edo Pendrive batean entregatuko da. Horretaz gainera, lanaren testua aurkeztu beharko da word formatuan.

Lanak izengoitiaz izenpeturik egongo dira, eta lanarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztuko da datu pertsonalekin. Helbide honetara bidaliko dira: Etxepare Saria, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa).

Lehiaketari lotutako xehetasun guztiak: etxeparesaria.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button