ESZENA

Praktika eszenikoak eta espazio publikoaren berreraikuntzari buruzko jardunaldia, Bilbon

Ikerketa Performatiboaren III. Jardunaldia egingo da ostegunean, Bilbon dagoen Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialean. Aurten ondoko gaia jorratuko dute: Praktika eszenikoak eta espazio publikoaren berreraikuntza.

Topaketa EHUko Gizarte Zientzien eta Komunikazioaren Fakultateak ondu du, ondokoekin lankidetzan: La Fundición aretoa, Lekuz Leku dantza-jaialdia, Zinebi zine-jaialdia eta Choreoscope. The International Dance Film Festival of Barcelona.

Antolatzaileen arabera, “Ikerketa performatiboaren III Topaketa hauek dantza-praktikaren bidezko ikerketarako esperientziak eta bizipen harreman-espazioak zabaldu nahi dituzte, praktika eszeniko garaikideak adiera emateko eta hedatzeko asmoarekin. Helburuen artean bada ere dantza-praktiken bidez gizarte eta kultur-testuinguruetan partaidetza suspertzea”.

Hirugarren jardunaldi horretan, hain justu, espazio publikoan garatzen den jardun eszenikoaren garrantzia azpimarratu nahi dute, alegia, praktika eszenikoek duten balioaz arreta deitu nahi dute, “hiria pentsatzeko eta bizi izateko diziplina arteko ikuspegi batetik, aldi berean artistikoa eta hiritarra”, betiere, une publiko eta hiritarra berreraikitzeko asmoz partaidetzaren bitartez.

Programa, ordutegi eta bestelakoak: lekuzleku.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button