ESZENA

“Kale Giroan” jaialdia, Andoainen

Ikuskizun erakargarri eta ederrek hartuko dituzte Andoaingo kaleak irail eta urrian, Kale Giroan izeneko jaialdiari esker. Hainbat taldek antzerki-lanak eramango dituzte Gipuzkoako herri horretara, eta tartean, akrobazia ikusgarriak ere izango dira.

Datorren larunbatean (irailak 23) hasiko da Kale Giroan jaialdia. Bertako Zumea plazan,      19:00etan, Trapu Zaharra taldeak A cal y canto egingo du. Obra horretan, hirurogei urte inguruko senar emazte bikotea ahal duen moduan bizi da beraien seme bakarrarekin (Koldo, 31 urte). Semeak ez du inoiz lanik egin, egoera honek bultzatzen ditu gurasoak kale gorrira beraien egoera salatzera. Ekintza honetan beraien arteko kontraesanak azalduko dira bikotearen egoera hankaz gora jarriaz. Egun berean, 22:00etan, La Glo Circo taldeak Danza vertical. Entre cuatro tiempos izeneko ikusgarria eskainiko du.

Irailaren 30ean, Maduixa Teatre taldeak Mulïer obra egingo du 18:30ean, eta 19:30ean, Tripletes taldeak Les P´Tit Bras ikusgarria eskainiko du.
Azkenik, urriaren 7an, Hortzmuga talde famatuak Femmes eskainiko du. Haserre dauden lau amonek zigor-bidea euren esku hartu eta iraultza egitea erabaki dute.

Ikusgarrien gaineko datu gehiago nahi izanez gero, hona hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button