ARTEA

Egunerokotasun iheskorra

Abuztuaren 26ra bitartean, Donostiako Okendo Kultur Etxean, Vicky Mendiz, Maite Basterra, Ditte Haarløv, Oihana Marco, Thanos Savvidis eta Andrea Lea argazkilarien obrak ikusi ahalko dira,  in & at izeneko erakusketan. DSS2016EUk antolaturiko ekimen hau Donostia, Aarhus (Danimarka), Pafos (Zipre) eta Hull (Erresuma Batua) hirien artean giza loturak eraikitzeko asmoz sortu da.

Proiektuak “taldean zein nazioartean buruturiko argazki sorta baten bitartez, egunerokotasun iheskorrean tartekatzen diren errealitate horiek erakutsi nahi ditu, sei begirada eta mila sentitzeko modu bilduz”.

Erakusketak hainbat guen izango ditu, eta espazio bakoitzean artista batek bere obra erakutsiko du, “euren helburuen atzean dauden motibazioak azalduko dituen elkarrizketarekin batera. Kideturiko gune hauek, ikus-entzunezko materiala lagun, emaitza bisual deigarria sortzen dute, hirien arteko antzerakotasunak zein hiri bakoitzak kultura hiriburutzaren inguruan egindako interpretazioa azaleratuz”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button