MUSIKA

Bihar hasiko da Bartzelonako EH Sona

Etxepare Euskal Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin, Bartzelonako Euskal Etxeak abiatuko du bihar EH Sona jaialdiaren 23. edizioa, eta abenduaren 10era bitartean luzatuko da. Aurreko urtean pandemiak bertan behera utzi zuen ekitaldia.

Betiko legez, jaialdiak euskal musika eta gure kultura eramango ditu Kataluniara programatutako kontzertu andana batekin, hiriko hainbat gune eta aretotan haizatuko direnak.

Diogun moduan lehen zita bihar bertan izango da Bulego taldeak Euskal Etxean bertan, 21:00etan hasita, egingo duen kontzertuaren bidez.
Datozen egunotan Olatz Salvador, Ezpalak, Huntza, Aitorpenak, Nogen eta beste talde askok hartuko dute parte.

Aurten pandemiagatik, kontzertuetara joango diren zaleek Covid ziurtagiria aurkeztu beharko dute sartu ahal izateko.

EH Sona jaialdiaren egitaraua hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button