ESZENA

Gaur abiatuko da “Bilboko Zirkuitua” ATX Teatroren “Fakiu” lanarekin

Antzerki eta dantza sortzaile eta talde hasi berriei zuzendutako programazioa da Bilboko Zirkuitua. Ekimena gaur berton abiatuko da  Bilborock aretoan, 20:00etatik aurrera, ATX Teatroa taldearen Fakiu antzezlanarekin. Horrekin batera, Zarzaparrilla musika taldeak zuzenekoa emango du; talde horrek, hain justu, Fakiu obraren musika ere jotzen du.

Hauxe da Fakiu obraren sinopsia: “Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, bildurra…eta, zelan ez!…. biolentzia. Besteak beste, gure instintuetako batzuk dira hauek. Eurei esker bizirauten dogu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiakaz partekatzen doguzan tresnak. Ezin izango geunke bizi euretariko bat kentzen badeuskue, ez ginateke bete-beteak izango”.

Hil honen 18an, halaber, Ana Capillaren Feedback, concierto escénico performancea ere ikusi ahal izango da, Otxarkoagan. “Zuzeneko musika eta dantza ikuskizuna da, eta bertan, baxu elektrikoak, kontrabaxuak, gitarra akustikoak eta loop jolasak ematen diote soinua dantzaren, ahotsaren eta diskurtso eszenikoaren arteko elkarrizketari”.

Beste saio berezi bat martxoaren 8an, Emakumearen Egunean izango da. San Frantziskoko udaltegiak Mama Crearen Ritual escénico reivindicativo del papel de la mujer en la historia ikuskizuna jasoko du.

Bilboko Zirkuituaren XVII. edizioa izango da abiatuko dena, eta Bilboko 14 taldek parte hartuko dute, 19 emanaldi eskaintzeko. Programazioa martxoaren amaierara arte zabalduko da.

Hitzordu guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue: kulturabarrutik.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button