ESZENA

Eszenako animaliak La Fundicion aretoan

Ido Feder (Tel Aviv, 1985) eta David Marques (Lisboa, 1985) antzezleek Bête de Scène (Eszenako Animalia) izeneko dantza-ikuskizuna taularatuko dute Deustuko La Fundicion aretoan asteburu honetan, hilak 21 eta 22, 20:00etan eta 19:00etan, hurrenez hurren.

“Eszena-animalia bat naiz, eszenategietan bizi den espezie horietakoa, itxurari gorputza ematea geure esku dago, horrela, heriotza bio-teatro-logiaren partea da, guk maitatu bakarrik egin dezakegu, zuok gu ikusten egon zaitezke”.
Obraren antzezleak “izatearen” eta “irudikatzearen” artean harrapatuta daude; metaforetan eta ikuskizunetan lotuak; pribatua eta performatiboa uztartzen dute. Hala ere, istorio bat kontatu nahi dute; euren trebetasuna kolokan jarri; Bête de Scène izatera nola iritsi diren aitortu.

Ikuskizunarekin loturiko xehetasun guztiak La Fundicion-en webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button