ARTEA

Artelana eta espazio publikoa aztergai Gasteizen eta Bilbon

 

Martxoaren 22tik 24ra bitarte, Going Public – Telling it as it is? izeneko ekimena egingo da Gasteizen eta Bilbon. Jardunaldiek storytelling-a (istorioen narrazioa) izango dute ardatz, artelan publikoen produkzio eta hartzeko modu gisa. Hala, Bizkaiko eta Arabako hiriburuak hainbat adituren hitzaldiak entzun ahalko dira. Hitzaldiak, Bizkak UPV/EHUN (Bilbo) eta Artium Museoan (Gasteiz) izango dira.

Artelana eta horrek ikus-entzuleekin duen topaketa espazio publiko batean, ezin da kontrolatu ezta gainbegiratu modu erraz eta zehatzean. Izan ere, arte publiko hau etengabe ari da solasean tokiko historiarekin eta testuinguru aldakor batekin, hortaz, bizirik irauten dute lehenengo eta bigarren eskuko testigantzei esker. Kontakizunak produkzio modu bat dira, baita hartzeko modua ere.

Hala, zenbait hitzaldiren bidez, ekimenak narrazioak eta kontakizunak esploratu nahi ditu ikuspegi metodologiko gisa, arteak espazio publikoan duen paperari dagokionez. Halaber, artistei eskatuko zaie haien istorioak kokatzea hirian. Honatx ekimenean parte hartuko duten zenbait artista: Alex Reynolds (Britainia Handia), Itziar Barrio (AEB), María Ruido (Espainia), Martha Rosler (AEB) eta Phil Collins (Britainia Handia).

Egitarau osoa, hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu