ESZENA

Dantza garaikidea Katapulta plataformaren eskutik

Ostegunean, urtarrilak 11, 19:00etan, Hernaniko Biteri kultur etxean dantza garaikideko bi ikuskizun egingo dira Katapulta plataformak sustatuta: Ainhoa Usandizagaren Bihar, eta Igor Galongeren RESET

Bihar lanak egunerokotasuneko gauza txikiei buruz hitz egiten du. Ainhoa Usandizagak berak azaldu dueenz: “Gure benetako helburura iritsi aurretik denbora okupatzeko egiten ditugun hainbat akziori garrantzia ematen die. Gure barnean proiektatzen dugunaren eta benetan gertatzen zaigunaren arteko gatazka txikiek hartzen dute protagonismoa orduan eta ideien mundutik itzuliz momentuan bizitzera gonbidatzen gaitu. Gure gorputzarekin egotera eta aldi berean hortik ihes egiteko sortzen ditugun bide guzti horiekin jolastea. Bihar kontzeptuak prokrastinazioa dakar. Prokrastinazioak beste era bateko denbora okupatze bat. Eta denbora okupatze horrek aldi berean barne ezagutza bat. Bihar-en bitartez nere indarrak eta ahuleziak landu nahi izan ditut; itxaroten geratu ordez, beldur hauei aurre egin eta fisikalizatu”.

Reset piezak egoera propioaren bilaketa nekaezina baino ez du islatzen. “Antzezlearen arnasketaren aireak ekintza kontatzen du, gogoaren arnasa zabaldu eta barnean hartzen duen oraina. Plastikozko poltsa birziklagarri batean ikus daiteke, eta kanporatze bakoitzean bizirauteko gogoa jasotzen da, berriro beste espazio batean hasteko gogoa, ikusteko, bizitzeko, dantzatzeko borondatea. Gorputzarekin lotuta egiten den ibilbidea da, atal guztiei putz egiten dien hauspoa, mugitzera animatuz.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button