ARTEA

Bideo-artearen aitzindarietako bat

Bilboko Guggenheim Museoak bideo-artearen esparruko aitzindarietako baten erakusketa bikaina aurkeztu du: Bill Viola. Museoak artista horren atzera begirako ederra eskainiko du  azarora bitartean.

Bill Viola: atzera begirakoa erakusketak artistaren ibilbide tematiko eta kronologikoa osatzen du. Estilo eta teknika ezberdinetako lanak proposatzen ditu, hala nola, Urmael islatzailea (1977–79) eta Lau abesti (1976).
Obra eta sorkuntza oso modu poetikoan egiten ditu egile horrek, betiere, “denboraren nozioa eta horren dekonstrukzioa, giza existentziaren inguruko ikerketa eta ingurunearen eta naturaren soinuen grabaketa eta manipulazioa baliatuz egindako saiakerak” proposatuz.

Azken hamarkadan, bere bizitzaren oinarrizko esperientzia irudikatzen jarraitu du. Artistaren uretako erretratuak dira ikusgarrienak: Errugabeak (2007), Hiru emakume (2008) eta Ameslariak (2013).

Bere bizitzaren zertzelada garrantzitsuenak, eta bere obraren nondik norakoak Guggenheim Museoak bildu ditu bikainki.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button