ARTEA

Bilboko Udalak “Expodistrito” kultur erakusketa berria abiatu du

Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, abian da akuarela, margoa, eskultura eta instalazio artistikoen proposamenekin.

Programaren erakusketa ibiltariak hurrengo Udaltegietan egongo dira ikusgai: San Inazio–Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Francisco, La Bolsa, Abando eta Errekalde.
Eta parte hartuko duten artistak hurrengoak dira: Aurora Tamayo Beraza (urmagoa); Itsasne Zubiri (margoa); Joseba Gotzon (eskultura); Asociación Artistas Duranguesado (margoa); Agrupación Vasca de Acuarelistas (urmagoa) eta Kike Ibañez (margoa eta instalazioak).

Horietariko askok bisitaldi gidatuak eskainiko dituzte haien erakusketara, jendea horietara hurbiltzeko eta haien prozesuen xehetasunak partekatzeko.

Proposamen hauek ekainaren amaierara arte doan ikusi ahal izango dira, bai goizez eta bai arratsaldez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button