ESZENA

Asteburu honetan hasiko da “Deustualdeko Klown Jaialdia”

Deustualdeko Klown Jaialdiaren hirugarren edizioa egingo da otsailaren 2tik 28ra bitartean Deustuko eta San Ignazio-Ibarrekolandako Udaltegietan. Aurtengo edizioak zortzi emanaldi bilduko ditu Euskal Herriko, Kataluniako, Granadako, Madrilgo eta Italiako konpainiekin.

Ekimenak pailazoen artea adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu. Clowna tradizio handiko diziplina da Euskal Herrian, izan ere, “parte hartzen duten konpainiek ahalegin eta lan eszeniko guztia egiten dute umorea egiteko modu horretan, eta hori ez da soilik haurren kontua, baizik eta barreak oso modu interesgarri, sakon eta konplexuan hurbiltzen dizkie gazteei eta adin handiagoko jendeari”, azaldu dute antolatzaileek.

Aurten, iazko edizioan bezala, programak zortzi proposamen izango ditu, horietako hiru euskal konpainiaren eskutik: Ekain Pailazoa, Slapstik (otsailaren 2an); Potxin-Patxin, Baserrian (otsailaren 23an); eta Oihana Bartra, Ane Labaka eta Miren Artetxe bertsolariak, Beatriz Egizabal aurkezlearekin, Klown bertso saioa (otsailaren 28an). Azken hitzordu hori Beatriz Egizabal umoregile feministak gidatuko du, eta bera arduratuko da bakarrizketa laburren bidez bertsolariei gaiak proposatzeaz. Lau ahots elkarlanean arituko dira umorez eta feminismoz. Bertso saio baten ohiko moduari eutsiko zaion arren, Beatriz Egizabalen egiteko moduek bertsolariei oholtzan egoteko modu berri bat eskatuko die. Saio dinamiko eta berritzailea da.

Parte hartuko duten beste taldeak, Inda Pereda, Lubbert (otsailaren 7an); Cía Maiclown, Tentación divina (otsailaren 9); Compañía Niumpaloal’arte, Natación sinCLOWNizado (otsailaren 14) ; Cía Bergamown, Party Time (otsailaren 16an); eta Señor Stets, Traqueteo (otsailaren 21an) izango dira.

Xehetasun guztiak hemen kontsultatu hala dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button