ESZENA

Kultura urbanoko artistarik onenak, “Breakonstage” jaialdian

BreakOnStage 2017 jaialdiaren barruan, kultura urbanoko ikuskizunik onenak ikusteko parada egongo da datorren larunbatean, martxoaren 25ean, 18:45etik aurrera, Bilbao Arena Kirol Jauregian.

Aurtengo ekitaldiaren barruan, -non kultura urbanoko espezialitateak biltzen diren-, nazioarteko 20 ikuskizun onenekin gozatzeko parada izango da: “bi ordu baino gehiago izango dira kultura urbanoko adierazpideak, dantza-, kirol- eta musika-erakustaldiekin”.
Hala, breakdance eszenikoa atalean, Europan mailarik onena duten lau talde arituko dira lehian: Fantastic Armada (Paris), Flavor Kingz (Erroma), Team Versus (Zaragoza) eta Feel The Sound (Bilbo). Bertan ere, bost euskal talderik onenak izango dira: Hop Family (Bilbo), Bamboo (Donostia), Legacy Breath (Iruñea), The Jungle (Bilbo) eta Dale Al Play (Trapagaran).

Kirolari dagokionez, 5 rider profesionalek BMX bizikletekin jauziak egingo dituzte; parkour-ak ere izango du lekua Bilbo Arena pabiloiaren barruan, eta horretaz gain musika eta dantza piloa.

Informazio guztia: BreakOnStage

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button