ESZENA

Arte eszenikoen sorkuntzen inguruan hausnartzeko I. Topaketak, BAD jaialdiaren eskutik

BAD, Bilbao Antzerkia eta Dantza ekimenak taularatuko dituen dantza eta sorkuntza lan garaikideez gain, bestelako jarduera paraleloak ere ondu ditu aurtengoan ere.

Izan ere, dantzaren, arte dramatikoaren, hezkuntzaren eta ikerketaren inguruan elkarrizketa espazio bat sortzea helburu duen EDADEI  I. Topaketa profesionala egingo da, bihar, urriaren 19an, Bilboko Zazpikaleetan dagoen La Bolsa udaltegian.

Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak antolatutako EDADEI ekimena, BAD Jaialdia eta Dantzerti, Euskadiko Arte Dramatiko Dantzaren Goi Mailako Eskolak elkarlanean ondu dute. Bertan, profesionalekin batera, arte eszenikoen komunitatearen esperientziak partekatuko dituzte, denon ahotsak entzun eta kezkak jasotzeko espazio bat sortze aldera.

Hala, elkarteak Euskal Autonomi Erkidegoan kulturaren inguruan elkarrizketa, sorkuntza eta difusioa zaintzen ditu. Ildo beretik, dantzak duen baloreaz jabetzeko, sektorearen barne-kohesioan, egituraketan eta komunikazioan ez ezik, dantzaren hezkuntza-baloreak sustatu eta transmititu nahi dira topaketa honetan, hausnarketan, analisietan eta ikerkuntzan oinarritzen den diskurtso bat sortzeko helburuz.

Hala, biharkoan, besteak beste, honako gaiak eta hausnarketa lerroak jorratuko dituzte: dantza eta arte eskolen etorkizuna, arte eszenikoen goi mailako hezkuntzara hurbilketa, irakaskuntza eta ikerketa, arte eszenikoetako argitalpenak (ikerketa eta hedapena), arte eszenikoa lanbide duten pertsonen errealitatea,  edota nola hobetu daitekeen Euskal Herrian arte eszenikoen sorkuntza, banaketa eta programazioa.

Ekimena sarrera librearekin bada ere, parte hartzeko interesa duenak, aurrez eman beharko du izena.

Horretarako eta egun osoko egitarauaren xehetasun guztietarako, joan badbilbao.eus web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu