ARTEA

“Arte-argazki-moda”

YOX kolektiboak Artea-argazki-moda izeneko egitasmoa antolatu du, Artelekuren babesarekin, eta Cristobal Balenciaga Museoaren laguntzarekin. Argazkigintzaren dela medio, arte bisualak eta moda sorkuntza elkartzen dituen egitarau berritzailea da.

Hala, ekainaren 20ra bitarte, parte hartu nahi duten artistek izena eman dezakete, eta aukeratuek Artelekun egingo den tailer batean egingo lan dute binaka.

Tailerra uztailaren 1etik 5era bitarte egingo da, eta parte-hartzaileek Paco Peregrin moda argazkilariaren eta Gabriel Azkoitia irakasle eta estilistaren laguntza izango dute lanak ekoizteko.

Tailerretik aterako diren lan onenak Cristobal Balenciaga Museoan erakutsiko dira. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://arteleku.net/eu/arte-fotografia-moda

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button