ARTEA

Harriaren inguruko argazki erakusketa Iruñean

Erakusketak 21 obretan bilduriko 27 argazki jasotzen ditu, eta bi ataletan banatua dago, forma eta funtsa, hain zuzen. Lehenengo atal horretan 80ko hamarkadan ekipo analogikoarekin harturiko eta landuriko irudiak biltzen dira. Argazkiok 20 urte beranduago eskaneatu, digitalki tratatu eta orain ikusgai jarri ditu.

Bigarren atalean, berriz, harriaren mamia, funtsa, erakusten du bi toki ezberdinetan kliskaturiko argazkien bitartez: Avilan dagoen Mingorria mendilerro granitikoa, eta itsasoa, Asturiaseko hondartzetatik ikusita.

Senen Merino (Gijon, 1951) bide ingeniaria da duela 40 urte, eta mota guztietako obrak egin ditu estatu osoan. Argazkigintzan aspalditik ari da, eta bere obsesioetako bat itsasoa da, batez ere Astuariseko 310 hondartzak bustitzen dituen itsasoa, "beti berdinak, beti ezberdinak", itsasoaren antzera.

Contraluz galeriak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button