ARTEA

“Gipuzkoako emakumeak” erakusketa, Donostian

Elena Ciordiak eta Cira Crespok egina dute Euskal Herriko historia emakumeen bitartez izeneko lana, bai eta Euskal Herriko 40 emakume ere. Eta 30 emakume ahaztezin izeneko erakusketa ere egin zuen Elena Ciordiak. Obra horietan oinarritu da Gipuzkoako emakumeak izeneko hau, Donostiako Aiete Kultur Etxean apirilaren 7ra arte ikusgai izango dena. Elena Ciordia artistak erretratatutako emakumeak egin ditu maisutasunez akuareletan.

Emakumeak mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duen arren errekonozimendu falta nabaria egon da beti. Hemen, alor ezberdinetan nabarmendu ziren horiek ageriko dira: idazketan, bertsolaritzan, margolaritzan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan; baina, aldi berean, emakume ezezagunentzat omenaldia ere izan nahi du.

Elena Ciordia artistaren lanak dira horiek, “gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz”.

Elena Ciordia (1964, Ortuella) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura espezialitatearekin, eta hainbat erakusketa egin ditu (Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Valladolid eta abar). Azken urteotan, ilustrazioa landu du gehienbat; bide horretan, zenbait liburu ilustratu ditu, kasurako, Guggenheim Bilbao Experience (Guggenheim museoa), 30 emakume ahaztezin (Emakunde) eta IV. BizkaIdatz Txikia (Bizkaiko Foru Aldundia).

Cira Crespo (1980, Bartzelona) Historian doktorea da, Antzinaroa adarrean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Amatasunaren eta emakumearen historiaren dibulgazioan jardun du batez ere. Tailerrak eta  kultur ikastaroak prestatu ditu: Maternalias. De la historia de la maternidad (Ed Obstare, 2013), eta Mujeres que cambiaron la Historia (2018) eta La mujer en la Antigüedad Clásica (2015).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button