ESZENA

“El viaje a ninguna parte” lanaren azken emanaldiak

El viaje a ninguna parte lanaren azken emanaldiak dituzue asteburu honetan, Pabellon 6 aretoan. Fernando Fernan Gomezen eleberrian eta ondorengo filmean oinarritu da Ramon Barea lan hori zuzentzeko. Patxo Telleria, Mikel Losada, Ramon Barea, Itziar Lazkano, Irene Bau, Aiora Sedano, Diego Perez eta Adrian Garcia de los Ojos dira antzezleak.

Konpainia ibiltari batean komiko gisa jarduteko modu bati buruz hitz egiten digun obra da. Egia esan, ofizioaz hitz egiten du. Bizi- eta erresistentzia-mikromundu txikia. Hainbat ibilbiderekin etengabe berpizten den mendeetako tradizioa. Hil eta birsortu egiten da. Zinema, soinudun zinema, irratia, telebista, Internet… etorri diren arren. El viaje a ninguna parte antzerkiaren arte honen etengabeko metafora bilakatu da, funtzio bakar eta errepikaezin bakoitzean birsortzen den antzerkiarena.”

Ramon Bareak gogoratzen duenez, “antzezlanaren oinarrian dagoen eleberria komiko batek egin du, komikoen seme eta komikoen artean hazitakoak, eta badaki zertaz, nola eta zergatik hitz egiten duen. Oroimena du. Bizitza du. Horrelako kontuak bizitzen badira bakarrik uler daitezke. Horregatik, gurekin etortzea izango da onena, ikuslea bidaia honetara gonbidatzen dugu. Guk bidaiarekin aurrera jarraitu arren, zuek nahi duzuenean utz dezakezue”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button