ESZENA

Eskola garaiaren nostalgian bizi zara?

Eskola garaiaren nostalgian bizi zara? Francoren garaiko eskolan bizi izan zena gogoratzeko eta gazteek eskola hori nolakoa zen harriduraz ikusteko abagunea izango da Muskizen asteburu honetan.

1996an estreinatu zen El florido pensil-en gizonezkoen bertsioa, eta 20 urte geroago, Tanttaka konpainia El florido pensil-Neskak aurkezten ari da euskaraz. Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Teresa Calo, Elena Irureta eta Itziar Lazkanok antzezten dute Kike Diaz de Radak moldatu duen Andres Sopeñaren testua. Bada, larunbatean, irailaren 23a, 20:00etan, Muzkizko Meatzari Aretoan izango da antzezlan hau.

Tanttaka konpainiak berriro ireki du, “20 urte geroago, eskola nazional-katoliko hura, baina oraingo honetan, ateburuan, Niñas esaten zuen kartela grabatuta zeukan atetik sartzeko. Bertatik sartzen ziren neskak ikastetxera, ama jasankorraren eta emazte eztiaren ezinbesteko etorkizunerako prestatzeko”.  Neskek hezkuntza-eza jasaten zuten eta eskolak ahalegina egin zuen “etxeko andre produkzioa industrializatzeko, Labores edo Hogar bezalako ikasgaien bitartez”.

Obran emakumeen presentzia nabaria da, emakumeak izan baitziren ekintza moralizatzailearen helburu. Ezkontzea eta etxeko lanak egitea, familia osatzea eta seme-alabak edukitzea zen bide bakarra. Baina obra honetako eszena guztietan ikusiko da bi emakume mota baino ez zeudela: “zintzoak eta besteak”.

 Meatzari Aretoak Tanttaka Teatroaren lan hau eskaintzen dizu, Andrés Sopeñaren liburu famatuaren gainekoa. Mutilen bertsioa egon zen, eta orain nesken ikasgela izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button