ARTEA

Koldo Mitxelena Kulturunean "Espetxeko erretratuak" erakusketa

Zentzu askotan, Antequera Azpirik eta Alvarez Floresek biografia paraleloak izan zituzten. Biak Madrilen jaio ziren, 1892an eta 1900ean urrenez urren. 1920ko eta 1930eko hamarkadetan Gipuzkoan egin zuten beren lanbide-karreren zati handi bat. Sormen-profil oso antzekoa zutela, beren marrazkilari lanbideko alor guztiak jorratu zituzten: karikatura, publizitatea, kartelgintza, liburuen ilustrazioa, egunkariak eta aldizkariak.

1919 ingurutik ziren lagunak. 1934an Madrilen kokatzea erabaki zuten, beren lanbide-aukerak handitzeko, eta bertan Gerrate Zibilaren hasierak harrapatu zituen. Bakoitza bere erara borrokatu zen legez eraturiko gobernuaren alde: Antequera Azpiri joera politikoko karikaturak eta ilustrazioak eginaz eta Ikerketa Militarraren Zerbitzuko Prentsa Bulegoan lan eginez eta Alvarez Flores, Euskal Milizia Antifaxistetan sartuz.

Gerra amaitzean biak atxilotu eta kartzelaratu zituzten Conde de Toreno kartzelan. Bertan, hainbat pintorerekin, musikarirekin, arkitektorekin, idazlerekin eta irakaslerekin batera egon ziren, eta horien erretratuak egin zituzten.
Alvarez Flores 1940ko uztailean fusilatu zuten eta Antequera Azpiri hainbat kartzeletan ibili zen, 1943an askatu zuten arte.

Orain, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko erakusketa honetan, eurek egindako lan haiek guztiak ikus daitezke.

Donostia Kulturak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button