ARTEA

“Nickel” izeneko erakusketa zabaldu du Ion Macarenok

Bizkaiko Foru Aldundiak, Barriek programaren barruan, Ion Macarenoren erakusketa aurkeztu du gaur goizean, Rekalde aretoan. Barriek Bizkaiko Foru Aldundiaren Sorkuntza Artistikoko Bekak izan dituzten artisten lanen erakusketa-programa da. Kasu honetan, Ion Macareno artistak Nickel izeneko erakusketa paratu du bertan,  maiatzaren 3ra bitartean.

Macarenoren lanak praxi eta egintzan oinarritzen dira, eta herri-adierazpenaren ideia ikertu nahi dute; espazio urbanoa da hausnarrerako bazka eta ardatza. Hortaz, hiri-esparrua edota arkitektura, edota bertan elementu horiek erabiltzen diren eta nagusitzen diren kultura urbanoen errepresentazioak islatu nahi ditu. Skatea da aitzakia espazio urbanoaz hitz egiteko, kirol eta hiri-adierazpen hori aipatu gabe, erreferentzia artistikoak baliatuz, agertoki urbanoetan dauden problematika espazialak ulertzeko, aretoan bertan egin duen moduan.

Izan ere, gaur aurkeztutako erakusketa espazio horri begira eginda dago, “arte-lan guztiak ezin dira modu bakarren ulertu, interakzioan baitaude, hemen dagoen problematika espaziala konpontzeko asmoz.”

Hala, igeltsuz lotutako hezur hautsietarako mendak eskegi ditu horma batean; graffiti erabilpena egin du gero, altura dezentean dagoen margolan baten gainean; skaterako erabiltzen diren arrapala baten itxura hartu nahi zuen burdinazko egitura edota poliuretanozko kubo bat…..  

Bere jardueraren ingurunea zehatzen duten mota horretako agerraldi publikoekin bat egiten duten elementu arkitektonikoekiko interesak bultzatzen du lan egitera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button