ARTEA

Carlos Cigandaren erakusketa ikusteko azken egunak

Carlos Ciganda pintoreak Iruñeko Conde De Rodezno galerian paratutako Ironías VI izenburuko erakusketa hurrengo asteazkenean, azaroak 10, itxiko da.

Iruñeko artista ironiaz landu ditu bere lanak, izan ere, obra unibertsalak hartu eta irauli egin ditu. Hala, garai eta estilo guztietako lanak hartu ditu, eta bere galbahetik pasatu: klasikoak, inpresionistak, pop kutsukoak edo artista garaikideen margolanak. Horiek guztiak Cigandaren inspirazio bihurtu dira, eta berak barneratu eta lan pertsonalak egin ditu.

Edward Hopper Morning Sun, The Simpson marrazki bizidunak, Leonardo Davinciren Gioconda, edo Munch, Gaugin edo Matisse pintoreen obra klasikoak erabili ditu ironiaz jositako erakusketa koloretsua egiteko.

Conde De Rodezno galeriako Michel Menendezen esanetan, “Ironias izenburuko erakusketen seriean, Carlosen eboluzio artistikoa ikusi ahal izan dut, baina erakusketa honetan bere jardunak harritu egin nau. Bere pintura heldu eta ondu egin da, eta badirudi ez duela mugarik, urtero bere obra hobetzen duela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button