ESZENA

“Sormene” ekimenaren eskaintza kultural ederra

Sormenek, Galdakaotik Euskal Herri osoarentzat biltzen du kultura sortzaile askoren jardunetik abiaturik. Aurten azaroaren 16tik 21era bitartean gauzatuko da Galdakoan.

Sormenek bost helburu nagusi ditu: Sormene plazara gonbidatzea Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak; euskarazko kulturara erakartzea herrialde guztietako euskaldunak; kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea; sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea, eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea. Eta batez ere, emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmentzea, gaur egun dagoen hutsunea betetzen laguntzeko.

Sormenek honako plazak ditu Galdakaoko Torrezabal kultur etxea, eta plaza birtuala, streaming bitartez munduko edozein tokitatik zuzenean ikusteko eta gozatzeko.

Sormene plaza osatuko duten ekintzak prest dituzte hil honetarako, eta makina bat sortzaile arituko dira ekimenaren egitarauaren barruan, tartean, Formol Laborategia, Gari Otamendi, Esas Elkartea, Galdakaoko Musika Eskola, Eva Ugalde, Maria Luisa Ozaita, Inge Conde, Ines Osinaga, Amak, Sortzearen Bizipoza, Tupust!, Ainara Azpiazu Axpi, Uxue Alberdi, Oihana Arana, edota Soka-Dantzan.

Egunez eguneko programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button