ARTEA

Itsasoaren jolasak argazkitan

Jose Mari Galan argazkilariak Itsas jolasak izeneko erakusketa paratu du Zarauzko Photomuseumen. Erakusketa martxoak 12ra bitarte izango ikusgai.

Erakusketaren harira argitaratu den triptikoan, honako testua irakurri dugu; “Begiak, bere osasunerako, horizonte bat behar omen du.  Paisaia isilei buruz hitz egiten duten argazkiak, gizakiaren eskutik  urrun, ez halabeharrez, bere begiradatik.  Pertsonarik gabeko irudiak, isiltasun eta bakardadearen zatiak. Ez gara ezer lerro handiaren aurrean, itsasoaren handitasunaren aurrean, eta begirada zatitu hauek gure baitara eramaten gaituzte, gure errotiko sentimenduen inguruan biraka dabiltza, heriotza, maitasuna, bakardadea. Oraindik naturan  berraurkitu gaitezkeela dirudi.
Argiaren zain, eta  argiaren mugimenduaren erantzuna den espazioen aldaketa biziz. Azken argien zain, eta sortu, esposizio luzea erabiliz, urdinak, beltzak, kolore biziak irudiei zentzu metafisikoa ematen dietena. Itxurazko mundutik at, argazki gehienetan,  lekua ezabatuta forma eta ehundura bereziak margotzeko.  Irudiak dislokatuz,  leku errealari buruz ezer gutxi esaten duten espazioen erantzun biziak bihurturik.  Ez gara inoiz nekatzen, urrutira begiratzeko gauza bagara”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button