ESZENA

Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak Panta Rhei Antzerkia omenduko du gaur

Bilboko Nazioarteko XXX. Txotxongilo Jaialdiak Panta Rhei arabar taldea omenduko du gaur, 19:00etan Barrainkua Kultur Etxean, konpainia horren 25. urteurrenaren harira.

Panta Rhei Antzerkia Gasteizen sortu zen 1987an. Haren kideak estatuko beste zenbait taldetatik zetozen, hala nola, Cooperativa Teatral Denok edo Teatro Hórdago. Sortu zen unetik beretik Panta Rhei Antzerkia Bilboko Txotxongilo Antzerkiari lotuta egon da,  eta jaialdiak antolatutako hainbat ikastarotan parte hartu du. Gasteizko talde honek honako lanak burutu ditu, besteak beste: La Pícara Revuelta, Zugarramurdiko sorginak, Alzateko Jauna, Mikrocosmos, Kattalin, Txintxilipurdi Erregea, Beltzitina, Helen, Alaia eta abar. Horietako asko Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian ikusi dira, besteak beste.
2006an Haurrentzako Antzerkian eginiko Ibilbideari Ohorezko Saria FETEN lehiaketan jaso zuen.

Jaialdian antolaturiko Ipuin txotxongiloak izeneko erakusketak Panta Rhei Antzerkiak azken hamabost urteotan eginiko eszenografia eta ikuskizunen zenbait bilduma jaso du.

Bilboko Nazioarteko XXX. Txotxongilo Jaialdiko ekimenekin loturiko xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button