ARTEA

"Desira desordenatuak. Queer irakurketak euskal literaturaz" liburua aurkeztuko dute gaur Donostian

Nola kontatu ditu euskal literaturak lesbianen arteko harremanak? Nolakoak dira gay pertsonaiak euskal eleberrietan? Ba ote dago
ezaugarri komunik? Egin ote liteke herri literaturaren irakurketa
lesbiko bat? Existitzen al da gay literatura? Galdera hauei eta beste batzuei erantzuten saiatzen dira Desira desordenatuak. Queer irakurketak euskal literaturaz (Utrisque Vasconie) liburuan parte hartu duten idazleak.

Amaia Alvarez Uria, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibai Atutxa, Mikel Ayerbe, Itxaro Borda, Ibon Egaña, Angel Erro, Joseba Gabilondo, Iñigo Lamarca, Gema Lasarte, Kattalin Miner, Josune Muñoz, Juanjo Olasagarre, Beatriz Preciado, Iratxe Retolaza, eta Monique Witig autoreenak dira liburuan jasotzen dira testuak.

Iñaki Egañak koordinatu duen lan honek honako helburu hau dauka: Literaturari (euskaldunari zein kanpokoari) bestelako ertzak aurkitzea eta irakurketa gay-lestrans-queer berriak proposatzea.

Iñaki Egañak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button