ARTEA

Animazio, ilustrazio eta diseinu grafikorako egonaldi-programa

Irudikak, nazioarteko ilustrazio topaketa profesionalak ilustrazio, animazio eta diseinu grafikoko diziplinetarako egonaldi-programa osatuko duten lanak iragarriko ditu gaur, martxoaren 14an.

Maite Caballero ilustratzaile eta komiki-marrazkilaria, Genís Rigol animatzailea eta Blanca Garaluce diseinatzailea Gasteizko ZAS Espazioan egongo dira beren lanaz eta Angulemako La Maison des Auteurs, Bilbaoarte eta arabar hiriburuko Hirigune Historikoko Lanbide Zentroaren artean datozen hiru hilabetetarako dituzten helburuez hitz egiteko.

Betiko lez, proiektu pertsonal bat garatuko dute hirurek, eta horren emaitza Irudika 2019ko irudia izango den ilustrazioa, ekimena promozionatzeko klip bezala erabiliko den animazioa eta egonaldien ondoriozko erakusketako material ezberdinen diseinua izango dira. Aipaturiko erakusketa apirilaren 30an irekiko da Gasteizko Vital Fundazioaren Luis de Ajuria Aretoan eta maiatzaren 24ra arte egongo da zabalik.

Ilustrazioaren atalean, Maite Caballero (Donostia, 1984) ilustratzaile eta komiki-marrazkilaria izan da aukeratua. Animazio atalean saritutako proiektua Genís Rigol (Esparrega-Bartzelona, 1982) egilearena da. Bigarren edizio honetako berritasun gisa, Araban jaiotako diseinuaren arloko profesionalei zuzenduriko atal bat ireki du Irudikak. Arabako diseinu grafikoari eskainitako kategoria hau Blanca Garalucek (Vitoria-Gasteiz, 1994) irekiko du. Arabako hiriburuan jaioa, Diseinu Grafiko eta Web Diseinua masterra egin du Bartzelonako Centre Universitari de Disseny i Art zentroan.

Datu guztiak: Irudika.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu