ARTEA

Iruña Fokatu argazki-lehiaketarako azken egunak

Hiria beste ikuspegi batetik islatzen duten irudiak saritzeko asmoz Iruñeko Udalak Iruña Fokatu argazki-lehiaketa jarri du martxan. Argazkiak aurkezteko epea laster amaituko da, urriaren 31n.

Lehiaketak pertsona bakoitzari gehienez ere hiru argazki aurkezteko aukera ematen dio, hori bai, jatorrizkoak izan behar dute. Izan ere, ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako irudiak.
Aurreko edizioan bezalaxe, aurten formatu digitalean soilik aurkeztuko dira argazkiak. JPEG formatuan aurkeztuko dira (gutxienez, 72 ppi-ko bereizmena). Tamainaz, neurri hauek: 794×1077 pixel bertikalean, eta 1077×794 píxel horizontalean. Horrez gain, argazkia zein egunetan eta zein toki zehatzetan egin zen, eta argazkiaren deskribapen laburra azalduko da.
Behin onenak aukeraturik, argazkiak bereizmen handian aurkeztu beharko dira, lehiaketaren antolatzaileek hala eskatzen dutenean, eta formatu fisikoa 28x38cm-koa izango da (bertikala edo horizontala).

Argazkirik onenak 900 euroko saria eskuratuko du. Horrekin batera, bigarren eta hirugarren sari bat ere izango dira, 600 eurokoa eta 500 eurokoa, hurrenez hurren. Bestalde, egutegia osatzeko hautatutako hamabi argazkiek 150 euroko diru-saria hartuko dute.

Webgune honetan kontsultatu ahalko dira deialdiaren oinarriak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button