ARTEA

“Museografiak. Artea ikusteko erak” ikastaroa, Bilbon

Bilboko Arte Eder Museoan, ekainaren 27tik ekainaren 29ra, Museografiak. Artea ikusteko erak izeneko  ikastaroa antolatu da. Helburu nagusia hauxe da: museografia garaikideko joera berriekin loturiko hainbat alderdi aztertzea.

Bilboko Arte Ederren Museoak, Gondra Barandiarán Fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak udako ikastaro hau antolatu dute lehen aldiz, eta Miguel Zugazak Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak zuzenduko du.

Aro garaikidearen hastapenetan sortu zenetik, museoak ez du aldatu artelanak modu intelektual eta materialean kontserbatzeko zeregina, ezta hezi eta gozarazteko asmoz horiek gizartearen eskura jartzeko zeregina ere. Aitzitik, publikoaren interpretazio-beharrizanak aldatu dira, alor artistikoak gaur egun hartzen dituen askotariko formen aurrean, narrazio edo “ikusteko era” berrietan oinarrituta, John Bergerrek ospetsu egin den entseguan adierazi zuen bezala. Hiru jardunalditan, narrazio horiek gehitu ahal izateko museoaren eta bere museografien etengabeko egokitzapena aztertuko dute aditu nabarmenek, aldi berean, teknologia berriek xede horretarako eskaintzen dituzten aukerak baliatuta.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button